XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erraz ikus daitekeenez, honelako muntaiak garestiak dira.

Ba dago bestelako alternatibarik ere.

Honelako batetan, higidura bi ardatzen inguruan gertatzen da, bi ardatz horik bi orientazio desberdina dutelarik.

Esate baterako, ardatz bat horizontala da eta bestea, bertikala.

Horrelako muntaiari Alt-Azimut deritzo (Garaiera-Azimut).

34. irudian ikus dezakegun bezala, ardatzen bira-abiadurek desberdinak izan behar dute eta etengabe aldatu behar dute.

Estrukturaren kostuak ahalik eta txikiagoak izan daitezen, oinarri biragarri baten gainean ispilu-multzoren bat muntatzea pentsatzen ari da.

Ondorio bezala: Generalki, hartzaile zentralezko bilgailuek bi ardatzetako orientazio behar dute; aldiz, bilgailu linealek, ardatz batekoak izanik, estrukturaren muntaia sinpleago dute:.

3.2.2. Xafla launezko bilgailuz osoturiko generadorea.

Bilgailu eguzkitiarra, zurrunki muntaturik dago, eta hegoaldera begiratzen du, horizontearekin osotzen duten angelua bertako latitudearen angelua izanik.

Esate baterako, neguan, errendimendu egokiena atera nahi badiogu, angelua latitudearen baino 20o gehiagotakoa izan beharko litzateke.

Eta udan aldiz, 200 guttiago.

Biltzen den beroa, gasa bihurtzen da eta alternadore bati lotutako motoreari eragiten dio.

Ikusten denez, deseinu oso sinplea da eta beraz fidagarria.

Baina, errendimendu totala oso txikia da, motorearen eta bilgailuaren diseinu elkargaitzengatik: motoreak errendimendu handiena izan dezan, tenperatura altua behar dugu bilgailuaren irteeran; baina bilgailuaren errendimendua txikiagoa da goi-tenperaturan.